XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zeuntsoen lenago nire agoari itaundu (Is 30,2), au da, ez zeunsten lenago itandu zer egin bear zenduen.

Eta Josue'ren liburuan irakurten dogu (9,14), Gabaontarrak israeltarrai azpijokoa egin eutsen baten, Espiritu Santuak uts ori autortu erazo egin eutsela onako itzokaz:

Arein janarietatik jan eben eta ez eutsoen itandu Jaunaren agoari.

Olan liburu Santuetan irakurten dogu Moises'ek beti itauntzen eutsola Jainkoari zer egin bear zan, eta bardin Dabid erregeak eta beste errege batzuk bere, euren gerrate eta premiñetan, eta antxiñako apaiz eta profetak; eta Jainkoak erantzunez itz egiten eutsen eta ez jaken asarretzen, eta ondo egiten eben itaunduz, eta egin ezpalebe txarto egingo eben.

Egia da.

Zergaitik, bada, graziazko Lege Barrian ezta ondo egiña izango, Lege Zarrean lez?

3. Ona itaun oni erantzun bear jakona: Lege Zarrean zillegi zala Jainkoari olan itauntzea, eta igarle eta apaizak alan egokiena egiten ebela Jainkoaganiko argialdiak eta ikustaldiak nai izanaz, fedea orduan ondo oiñarritu eta sendotu barik eta Lege Barria ezarri barik egoalako.

Alan, bearrezkoa zan eurak Jainkoari itaundu eta Jainkoak erantzutea, bai itzez eta bai ikuskizunez eta gauzak iragarriz, bai irudi eta olakoen bidez, bai beste iragarteko era askotara, eta erantzuten, esaten, egiten eta iragarten eben guztia gure fedeko misterio eta gauza ostenak ziran, edo federa eroatekoak; eta fedezko gauzak, gizonenak barik Jainkoarenak berarenak eta agoaz berak esatekoak diranez, orregaitik zan Jainkoari itaundu bearra, eta berak erantzutea.

Orregaitik asarratzen jaken Jainkoa, olako gauzetan itauntzen ez eutsoenean, berak erantzuteko.

Orretara, zuzendu bear ebezan euren arazo eta gauzak artean artu barik euken federantza, fedea oiñarritu barik egoalako.

Baiña orain, graziazko garai onetan, Kristoren fedea oiñarriturik eta Ebangelioko Legea iragarrita dagozaneko onetan, eztago orduan lez Jainkoari itaundu bearrik eta eztau Jainkoak erantzun bearrik.

Bere Semea, bere Itza eta Itz bakarra dauana emon deuskunean, dana batean eta bein ta betiko esan euskun Itz bakar orretan eta eztauka beste esatekorik.